EuSkArA dElAkO eUsKaLdUnOn OiNaRrI!

jueves, 28 de febrero de 2008

HAINBESTE GALDERA...


Hainbeste galdera egin nizkizun
baina ez zenizkidan erantzun
hainbeste gauza...
baina ez zenizkidan erantzun.

Erantzunak zure bihotzak
bakarrik dakizki,
erantzunak zure gorputzak
bakarrik dakizki.

jueves, 14 de febrero de 2008

FERNANDO MORILLO BISITAN


2008ko otsailaren 11ean idazle baten bisita izan genuen. Fernando Morillo etorri zitzaigun! Bere asmoak, bere liburuak eta beste hainbat gauza kontatu zizkigun. Aurreko astetan, bere liburuetako bat irakurri genuen: IZAR-MALKOAK. Oso liburu polita iruditu zait. Liburu honek Beñat izeneko gazte baten istorioak kontatzen ditu. Bere pasadizoak maitasunean eta adiskidetasunean. Fernando Morillorekin ere hitzegin genuen liburu honetaz eta baita orain idazteko asmotan dituen beste liburuetaz ere.Oso arratsalde zoragarria pasa genuen. ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK!