EuSkArA dElAkO eUsKaLdUnOn OiNaRrI!

martes, 27 de mayo de 2008

Gizon izandako mutila

Liburu hau da irakurri dugun azken liburua...

Liburua ez zait batere erakargarria iruditu. Irakurtzeko oso zaila gertatu zait eta baita ulertzeko ere, euskara zaharrean idatzitako liburua baita. Liburu honetako istorioa Fabian izeneko batek kontatzen du eta Antonio Mariaren, gizon izandako mutila, gertaerak jazotzen ditu.

Pertsonaiek bi izen dituzte eta oso erraz nahasten dira pertsonaiak.

Liburu hau ez nioke inori gomendatuko.

martes, 6 de mayo de 2008

Itsaslabarreko etxea

Orain gutxi irakurri dugu liburu hau. Miren Agur Meabek idatzitako liburuetako bat da.
Oso liburu polita iruditu zait. Liburuaren izenburua irakurri nuenean ez nuen horren polita izango zela espero.Irakurtzeko oso liburu erreza egin zait, bereziki, kapitulu motzak dituelako. Oso lexiko aberatsa duen liburua da eta oso egokia lexikoa aberasteko. Istorio honetako protagonista Joana izeneko neskatila da. Egunero joaten da itsaslabarrera, egun batean etxe bat dagoela konturatu den arte. Etxe horretan bizitako momentu zirraragarri ugari ditu. Bere lehen amodioa ere kontatzen du. Oso polita eta atsegina da istorioa. Edozeini gomendatuko nieke baina, bereziki gazteei, 16 urte ingurukoei.